Datu gutxiago, arrisku gutxiago: benetan behar dugu datu hori? Klubetan eta federazioan egunero egiten dugu lan datu pertsonalekin: lizentziak, deialdiak, partidetako aktak, argazkiak, izen-emateak... Askotan ohituragatik eskatzen eta bidaltzen ditugu, benetan behar ditugun galdetzeko une bat hartu gabe. Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) datu-babesari buruzko 22. informazio-kapsulan gogorarazten digunez, ideia sinple bat da gakoa: datu gutxiago, arrisku gutxiago. Zer esan nahi du minimizazio-printzipioak? Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) oinarrizko printzipioetako bat da. Helburu bakoitzerako datu aproposak, egokiak eta beharrezkoak bakarrik tratatzea eskatzen du. Ez gehiago. Zenbat eta datu gutxiago bildu, gorde edo zabaldu, orduan eta txikiagoa da zerbait gaizki ateratzeko arriskua: galera bat, oker bidalitako mezu bat edo egin behar ez zen argitalpen bat. Galdera bat, aurretik Datu bat eskatu, bidali edo argitaratu aurretik, galdetu zeure buruari: ...
Federación Vasca de Balonmano