Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de agosto, 2025

USURBIL K.E. taldeen aurkezpena

Eskubaloi taldeen bilguneak osatuak dituen taldeak eta zuzendaritza berritua aurkezteko baliatuko du irailaren 6rako 11:30etan Sutegin antolaturiko ekitaldian. 2025-26 denboraldia abiatzera doa askorentzat, bizitzako esparru bat baino gehiagotan; horien artean, herriko kirol taldeak ere sasoi berrian murgiltzera doaz. Abiapuntu desberdina izango du, ordea, aurtengoak Usurbil Kirol Elkartearentzat. Izan ere, eskubaloi taldeen bilguneak jendaurreko aurkezpen ekitaldia antolatu du irailaren 6an (larunbata) goizeko 11:30etan Sutegin. Hitzordua, batetik, Usurbil K.E.-ren baitako taldeak ezagutarazteko baliatuko dute. "Talde bakoitzeko jokalariak banan-bana aurkezteaz gain, taldeetako teknikariek ere aukera izango dute hitz batzuk helarazteko bertaratuei", iragarri dute eskubaloi taldeen bilgunetik. Mezu gehiagori ere tartea egingo diete. Izan ere, "erakundeetako ordezkariek (Gipuzkoako Foru Aldundia, Usurbilgo Udala, eta Euskal zein Gipuzkoako Federazioak) zein Kirol Elkartek...

Euskadiko gazteek sedentarismoaren erronkari aurre egin behar diote

Euskadiko 1.073 ikasleren artean egindako ikerketa batek joera argia erakusten du: adinak gora egin ahala, jarduera fisikoak behera egiten du eta portaera sedentarioak ugaritu egiten dira. Ikerketak nesken eta mutilen arteko desberdintasunak ere erakusten ditu, bereziki nerabezaroan, eta haurtzarotik ohitura aktiboagoak bultzatuko dituzten esku-hartze espezifikoak diseinatzeko premia adierazten du. Valores normativos de sedentarismo y actividad física en escolares vascos . Azterlan osoa www.reefd.es Informazio gehiago / más información Un estudio realizado entre 1.073 escolares de Euskadi revela una tendencia clara: a medida que crece la edad, la actividad física desciende y aumentan los comportamientos sedentarios. La investigación también muestra diferencias entre chicas y chicos, especialmente en la adolescencia, y apunta a la urgencia de diseñar intervenciones específicas que impulsen hábitos más activos desde la infancia. Investigación completa en www.reefd.es

Kirol arloko profesioetan araudi berria Euskadin

Kirol arloko profesioetan araudi berria Euskadin 2025eko abuztuaren 25ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 161/2025 Dekretua, zeinak garatzen baitu 8/2022 Legea, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko profesioetan sartzeko eta aritzeko baldintzei buruzkoa. Araudi berriak mugarri bat ezartzen du Euskadiko kirol arloko profesional guztientzat: entrenatzaileak, monitoreak, prestatzaile fisikoak, kirol-zuzendariak eta gorputz-hezkuntzako irakasleak. Zer aldatzen da? Kualifikazio ofizialak beharko dira aritzeko (titulu unibertsitarioak, kirol-irakaskuntzak, ziurtagiri profesionalak…). Sortu da Euskadiko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Profesionalen Erregistroa, derrigorrezkoa eta doakoa. 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dute erantzukizunpeko adierazpena titulaziorik ez dutenek. Erantzukizun zibileko asegurua derrigorrezkoa izango da (gutxienez 600.000 € urteko estaldura). Genero-berdintasuna: lehiaketa maskulinoetan eta femeninoetan kualifik...

Indarkeria sexualaren prebentzioa kirol federatuan: nola jokatu jakinarazpen baten aurrean

Kirol arloan, federazioek ez dute soilik kirolariak prestatzeko eta laguntzeko ardura; ingurune seguru eta indarkeriarik gabeko bat bermatzea ere funtsezkoa da. Erronka nagusietako bat da indarkeria sexualaren prebentzioa eta, kasuren bat jakinarazten denean, jakitea nola jokatu modu egokian. Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) argi eta garbi zehaztu ditu “lehen sorospen” gisa balio duten jarraibide batzuk: Entzun eta lagundu lasaitasunez. Funtsezkoa da babes- eta laguntza-gune bat eskaintzea, epairik edo etenik gabe. Ez egin galdeketarik. Jakinarazten duen pertsonak ulertua sentitu behar du, ez epaitua. Baliozkotu bere kontakizuna. Jaso bere ideiak, errepikatu esaten ari dena eta lagundu keinu lasaigarriekin. Saihestu esaldiak, hala nola: “ez da ezer gertatzen” edo “xehetasun guztiak kontatu behar dituzu”. Eman informazio argia. Aukerak eta eskuragarri dauden baliabideak modu zehatz eta ulergarrian azaldu. Normalizatu emozioak. Pertsona bakoitzak modu ezberdinean erreakziona dez...