Ir al contenido principal

USURBIL K.E. taldeen aurkezpena

Eskubaloi taldeen bilguneak osatuak dituen taldeak eta zuzendaritza berritua aurkezteko baliatuko du irailaren 6rako 11:30etan Sutegin antolaturiko ekitaldian.

2025-26 denboraldia abiatzera doa askorentzat, bizitzako esparru bat baino gehiagotan; horien artean, herriko kirol taldeak ere sasoi berrian murgiltzera doaz. Abiapuntu desberdina izango du, ordea, aurtengoak Usurbil Kirol Elkartearentzat. Izan ere, eskubaloi taldeen bilguneak jendaurreko aurkezpen ekitaldia antolatu du irailaren 6an (larunbata) goizeko 11:30etan Sutegin.

Hitzordua, batetik, Usurbil K.E.-ren baitako taldeak ezagutarazteko baliatuko dute. "Talde bakoitzeko jokalariak banan-bana aurkezteaz gain, taldeetako teknikariek ere aukera izango dute hitz batzuk helarazteko bertaratuei", iragarri dute eskubaloi taldeen bilgunetik.

Mezu gehiagori ere tartea egingo diete. Izan ere, "erakundeetako ordezkariek (Gipuzkoako Foru Aldundia, Usurbilgo Udala, eta Euskal zein Gipuzkoako Federazioak) zein Kirol Elkarteko babesle nagusiek tartetxo bat izango dute bertaratuei euren mezuak helarazteko".

Tarte horretan zehar, ezustekorik ere izan daitekeela iragarri du Usurbil K.E.-k. "Sorpresaren bat ere egon liteke agian. Agian ezusteko sariren bat jaso lezake norbaitek. Nor izango ote? Zergatik?", hori irailaren 6ko ekitaldian argituko dute. 

Horrez gain, eskubaloi taldeekin batera, berritu duten zuzendaritza taldea ere aurkeztu asmo dute hitzordu berean.

Informazio gehiago: https://noaua.eus/usurbil/1756462793132-usurbil-ke-ren-denboraldi-berriko-aurkezpena-egingo-du-irailaren-6an



Entradas populares de este blog

CESA2026: bidean jarraituko dugu

CESA: bidean jarraituko dugu CESA beti da lehiaketa berezia. Bizia, zorrotza eta ikaskuntzaz betea. Azken emaitzen berri izan gabe, balantzea argia da: lau selekziok jarraituko dute Kopan parte hartzen eta bi taldek — emakumezkoen jubenilak eta emakumezkoen kadeteak — txapelketan parte hartzen jarraitzen dute. Hori da nahi genuen eszenatokia? Seguruenik ez. Egin den lana definitzen duzu? Inola ere ez. Partida bakoitzaren atzean entrenamendu, bidaia, urduritasun, ilusio eta konpromiso ordu asko daude. Gure jokalariak Estatuko selekzio onenen aurka lehiatzen ari dira, eta horrek, berez, balio handia du prestakuntzan eta kirolean. Orain prozesuan sinesteko unea da. Oinarritik egiten den lanean, Haziak bezalako programetan, eta kadete eta gazte mailetatik eraikitzen den eskubaloia ulertu eta jokatzeko modu batean. Epe laburreko emaitzek ez dute beti laguntzen, baina hazkunde erreala denborarekin ikusten da. Txapelketa geratzen da aurretik eta asko dago esateko. Akatse...

ESKUBALOI FOROAK - FOROS DE BALONMANO

  Euskal Eskubaloia Foro irekia: Bizkaian hasiko gara, eta ondoren lurralde guztietara zabalduko da Eskubaloiak Euskadin komunitate sendoa du, eta etorkizunari begira une egokia da elkarrekin gelditzeko, egoerari begiratzeko eta norabidea partekatzeko. Horregatik,  Euskal Eskubaloi Federazioak   Euskal Eskubaloia Foroak  abiatzen ditu:  Euskadiko lurralde guztietan  egingo den dinamika parte-hartzailea. Lehenengo geldialdia  Bizkaia  izango da: bertan egingo ditugu hasierako  bi jardunaldi ireki , eta ondoren  Gipuzkoa eta  Araba ra zabalduko da, lurralde bakoitzean eskubaloiaren errealitatea entzun, kontrastatu eta elkarrekin eraikitzeko. Zertarako izango dira foroak? Foroak  topagune ireki eta eraginkorrak  izango dira, Euskadiko eskubaloia  gaur  non dagoen eta  bihar  nora joan nahi duen lurraldez lurralde aztertzeko. Bizkaian hasiko gara honako helburuekin: Egoera aktiboa partekatzea : egungo argaz...

EREINTZA SENIOR FEMENINO, EUSKADIKO LIGAKO TXAPELDUN

EREINTZA SENIOR FEMENINO, EUSKADIKO LIGAKO TXAPELDUN Denboraldia amaitzeko bi jardunaldi falta direnean,  Ereintza Senior Femeninok  Euskadiko Liga irabazi du, orain arte egindako ibilbide sendoari merezitako amaiera emanez. Lehen postua matematikoki ziurtatzeaz gain, taldeak  Zilar Mailara igotzeko fasea zuzenean jokatzeko txartela  ere eskuratu du, denboraldi osoan zehar erakutsitako lanaren, jarraitutasunaren eta maila lehiakorraren ondorioz. Lorpen honek balio handia du, ez bakarrik sailkapenak berak adierazten duenagatik, baizik eta taldeak txapelketan zehar erakutsi duen sendotasunagatik ere. Ereintzak astero erakutsi du lehiatzeko gaitasuna duela, erritmo altuan aritzeko prest dagoela eta une garrantzitsuetan erantzuteko heldutasuna baduela. Horrek guztiak ahalbidetu du denboraldiko azken txanpara iritsi aurretik txapeldun izatea. Txapelketa irabaztea ez da kasualitatez gertatzen. Atzean eguneroko lana dago, entrenamenduetan egindako ahalegina, talde barruko k...