Ir al contenido principal

Indarkeria sexualaren prebentzioa kirol federatuan: nola jokatu jakinarazpen baten aurrean

Kirol arloan, federazioek ez dute soilik kirolariak prestatzeko eta laguntzeko ardura; ingurune seguru eta indarkeriarik gabeko bat bermatzea ere funtsezkoa da. Erronka nagusietako bat da indarkeria sexualaren prebentzioa eta, kasuren bat jakinarazten denean, jakitea nola jokatu modu egokian.
Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) argi eta garbi zehaztu ditu “lehen sorospen” gisa balio duten jarraibide batzuk:
  • Entzun eta lagundu lasaitasunez. Funtsezkoa da babes- eta laguntza-gune bat eskaintzea, epairik edo etenik gabe.
  • Ez egin galdeketarik. Jakinarazten duen pertsonak ulertua sentitu behar du, ez epaitua.
  • Baliozkotu bere kontakizuna. Jaso bere ideiak, errepikatu esaten ari dena eta lagundu keinu lasaigarriekin. Saihestu esaldiak, hala nola: “ez da ezer gertatzen” edo “xehetasun guztiak kontatu behar dituzu”.
  • Eman informazio argia. Aukerak eta eskuragarri dauden baliabideak modu zehatz eta ulergarrian azaldu.
  • Normalizatu emozioak. Pertsona bakoitzak modu ezberdinean erreakziona dezake: haserrea, beldurra, tristura, isiltasuna… guztiak dira baliodunak eta onartuak izan behar dute.
  • Aktibatu babes-sareak. Gogorarazi dauden babes-baliabideak eta, beharrezkoa bada, bideratu.
Era berean, funtsezkoa da arduradunek beren aurreiritziak berrikustea: ez dira biktima guztiak ahulak, ezta modu berean erreakzionatzen dutenak ere. Laguntza arduratsu batek biktimizazio gehigarria saihestu behar du eta pertsona erdigunean jarri.

Eusko Jaurlaritzak herritarren eskura jartzen du Zure Taldekoak Gara zerbitzua, arreta espezializatua eskaintzen duena eta telefono hau duena: 688 671 000.

Euskal Eskubaloi Federaziotik berriro berresten dugu gure konpromisoa: kirol segurua, inklusiboa eta indarkeriarik gabekoa. Prebentzioa eta modu egokian jardutea bakoitzaren esku dago.



La prevención de la violencia sexual en el deporte federado: cómo actuar ante una comunicación
En el ámbito deportivo, las federaciones no solo tienen la responsabilidad de formar y acompañar a las y los deportistas, sino también de garantizar un entorno seguro, libre de cualquier forma de violencia. Uno de los retos más importantes es la prevención de la violencia de carácter sexual y, en caso de que se produzca una comunicación, saber cómo actuar de manera adecuada.
La Unión de Federaciones Deportivas Vascas (EKFB) ha elaborado unas pautas claras que sirven como “primeros auxilios” en estas situaciones:
  • Escuchar y acompañar con calma. Es fundamental ofrecer un espacio de protección y apoyo, evitando juicios o interrupciones.
  • No interrogar. La persona que comunica necesita sentirse comprendida, no cuestionada.
  • Validar su relato. Recoger sus ideas, repetir lo que expresa y acompañar con gestos tranquilos. Se deben evitar frases como “no pasa nada” o “tienes que contarlo todo con detalle”.
  • Ofrecer información clara. Explicar las opciones y recursos disponibles de forma sencilla y concreta.
  • Normalizar las emociones. Cada persona puede reaccionar de manera diferente: rabia, miedo, tristeza, silencio… todas son válidas y deben ser acogidas.
  • Activar las redes de apoyo. Recordar la existencia de recursos de protección y derivar cuando sea necesario.
Es igualmente importante que las personas responsables revisen sus propios prejuicios: no todas las víctimas son frágiles, ni reaccionan de la misma manera. Un acompañamiento responsable implica evitar la sobrevictimización y situar a la persona en el centro del proceso.

El Gobierno Vasco pone a disposición de la ciudadanía el servicio Zure Taldekoak Gara, con atención especializada y un teléfono de referencia: 688 671 000.
Desde la Federación Vasca de Balonmano reiteramos nuestro compromiso con un deporte seguro, inclusivo y libre de violencias. La prevención y la correcta actuación comienzan con cada una de nosotras y nosotros.


Entradas populares de este blog

ERROTABARRI: SU MOTELEAN EGOSITAKO PROIEKTUA, JADA URREZ AMESTEN DUENA

ERROTABARRI: SU MOTELEAN EGOSITAKO PROIEKTUA, JADA URREZ AMESTEN DUENA Lauko Ermuko Errotabarrik Emakumezkoen Zilarrezko Ohorezko Mailan sinatu duen denboraldia ez da kasualitate edo bolada on baten emaitza. Gure kirolaren irakaskuntzan pazientzia, konpromiso eta kalitate handiko urteetako lanaren emaitza da. Ermuko taldeak liga bigarren postuan itxi du, Urrezko Ligarako igoera faserako txartela ziurtatuz, kluba estatuko eskubaloiaren mapan jartzen duen balentria... ahaztu gabe nondik datorren eta nola lortu duen.   Klub-filosofia bat: zaindu hazteko Errotabarrik gutxik bezala irudikatzen du oinarritik eraikitzearen balioa. Bere proiektua ez da fitxaketa azkarrak edo apustu puntualak egitea: pertsonengan, prozesuetan eta identitatean sinesten duen kluba da. Jokalari gehienak beheko mailetatik igaro dira. Han, mimoz, dedikazioz eta jokoz, gaur egun senior taldea gorenera bultzatzen duen pertenentzia-sentimendua ernetzen hasi da.   Klubak xehetasun guztiak zaintzen ditu: entrena...

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Euskal Erregistroa

  EUSKADIKO ESKUBALOI KLUBEN INFORMAZIO ZIRKULARRA   Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Euskal Erregistroa   Eusko Jaurlaritzak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Euskadiko Erregistroa jarri du abian, Kiroleko Lanbideetan Sartzeari eta Jarduteari buruzko ekainaren 30eko 8/2022 Legea betez. Erregistro horren helburua da kirol-jardueraren segurtasuna eta kalitatea bermatzea, eta ziurtatzea kirol-arloan eginkizun profesionalak betetzen dituzten pertsona guztiek prestakuntza eta egiaztapen egokiak dituztela.   Nortzuk inskribatu behar dira?   Erregistroan inskribatuta egon beharko dute kirol-arloan lan egiten duten pertsona guztiek, besteak beste: •         Entrenatzaileak, Eskola Kirolakoak zein Federatuak. •         Jarduera fisikoko monitoreak. •         Kirol-zuzendariak. •         Gorputz-hezkuntza...