Ir al contenido principal

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Euskal Erregistroa

 EUSKADIKO ESKUBALOI KLUBEN INFORMAZIO ZIRKULARRA

 

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Euskal Erregistroa

 Eusko Jaurlaritzak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Euskadiko Erregistroa jarri du abian, Kiroleko Lanbideetan Sartzeari eta Jarduteari buruzko ekainaren 30eko 8/2022 Legea betez.

Erregistro horren helburua da kirol-jardueraren segurtasuna eta kalitatea bermatzea, eta ziurtatzea kirol-arloan eginkizun profesionalak betetzen dituzten pertsona guztiek prestakuntza eta egiaztapen egokiak dituztela.

 

Nortzuk inskribatu behar dira? 

Erregistroan inskribatuta egon beharko dute kirol-arloan lan egiten duten pertsona guztiek, besteak beste:

  •        Entrenatzaileak, Eskola Kirolakoak zein Federatuak.
  •        Jarduera fisikoko monitoreak.
  •        Kirol-zuzendariak.
  •        Gorputz-hezkuntzako irakasleak.

       Erantzukizun teknikoa edo prestakuntzakoa duten zereginak egiten dituzten boluntarioak edo laguntzaileak.

 

Izena emateko epea

  •        Izena emateko epea 2026ko urtarrilaren 1a da.
  •        Egun horretatik aurrera, nahitaezkoa izango da Erregistroan agertzea, 8/2022 Legearen arabera lanbide-jarduera gauzatu ahal izateko. 
  • Plataforma modu iraunkorrean egongo da irekita alta, baja edo aldaketetarako.

Nola egin inskripzioa

 

       Inskripzioa telematikoki egiten da www.euskadi.eus/kiroleskola  plataformaren bidez. 

Prozesua erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiten da, eta adierazpen horrek identifikazio elektronikoa eskatzen du. Titulazio motaren arabera, plataforma zuzenean sartuko da erregistro akademikoetan edo beharrezko dokumentazioa igotzeko aukera emango du.

 

Informazioa eta laguntza eskuragarri

  • Izen-emateak eta kontsultak: zuzeneko sarbidea Kirol Eskolaren webgunean.
  • ADI laguntzaile birtuala: eskakizunei eta dokumentazioari buruzko zalantzak argitzen ditu.
  • F.A.Q.: 360 galdera eta erantzun baino gehiago online.
  • Informazio-hitzaldiak: 2022tik grabatutako aurkezpenen artxiboa.

       Aurrez aurreko aurkezpenak:

  •        Araba: urriak 14 – 18:00 – BI BAT aretoa (Vitoria-Gasteiz)
  •        Bizkaia: urriaren 15ean – 18:00etan – Kiroletxea (Miribilla, Bilbao)
  •        Gipuzkoa: urriaren 16an – 18:00etan – Kiroletxea (Donostia) 

Eskubaloi federaturako garrantzia 

Euskal Eskubaloi Federaziotik gogorarazten dugu federazio-lizentzia indarrean duten teknikari guztiek nahitaez eman behar dutela izena, eta komeni dela zuen taldeei eta entrenatzaileei izapide horren berri ematea.

Informazio gehiago hemen



CIRCULAR INFORMATIVA A LOS CLUBES DE BALONMANO DE EUSKADI

 

Registro Vasco de Profesionales de la Actividad Física y del Deporte

El Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Registro de Profesionales de la Actividad Física y del Deporte del País Vasco, en cumplimiento de la Ley 8/2022, de 30 de junio, sobre el acceso y ejercicio de las profesiones del deporte 

Este registro tiene como objetivo garantizar la seguridad y la calidad de la práctica deportiva, asegurando que todas las personas que ejercen funciones profesionales en el ámbito del deporte cuenten con la formación y acreditación adecuadas.

¿Quiénes deben inscribirse? 

Deberán estar inscritos en el Registro todas las personas que ejerzan funciones profesionales en el ámbito deportivo, entre ellas:

                Entrenadores y entrenadoras, tanto de iniciación como de competición.

                Monitores y monitoras de actividad física.

                Directores y directoras deportivas.

                Profesionales docentes en educación física.

                Personal voluntario o colaborador que realice tareas con responsabilidad técnica o formativa.

Plazo de inscripción 

                El plazo límite para estar inscritos es el 1 de enero de 2026.

                A partir de esa fecha, será obligatorio figurar en el Registro para poder ejercer la actividad profesional conforme a la Ley 8/2022.

La plataforma permanecerá abierta de forma permanente para altas, bajas o modificaciones. 

Cómo realizar la inscripción 

                La inscripción se realiza telemáticamente a través de la plataforma: www.euskadi.eus/kiroleskola

El proceso se efectúa mediante una declaración responsable, que requiere identificación electrónica. Según el tipo de titulación, la plataforma accederá directamente a los registros académicos o permitirá subir la documentación necesaria.

Información y ayuda disponible

                Inscripciones y consultas: acceso directo en la web de Kirol Eskola.

                Asistente virtual ADI: resuelve dudas sobre requisitos y documentación.

                F.A.Q.: más de 360 preguntas y respuestas disponibles online.

                Charlas informativas: archivo de presentaciones grabadas desde 2022.

Presentaciones presenciales:

                Álava: 14 octubre – 18:00 – BI BAT aretoa (Vitoria-Gasteiz)

                Bizkaia: 15 octubre – 18:00 – Kiroletxea (Miribilla, Bilbao)

                Gipuzkoa: 16 octubre – 18:00 – Kiroletxea (Donostia)

 

Importancia para el balonmano federado

Desde la Federación Vasca de Balonmano recordamos la obligatoriedad de la inscripción para todos los técnicos y técnicas con licencia federativa en vigor, así como la conveniencia de informar a vuestros equipos y entrenadores sobre este trámite.

Más información aquí 

Entradas populares de este blog

ERROTABARRI: SU MOTELEAN EGOSITAKO PROIEKTUA, JADA URREZ AMESTEN DUENA

ERROTABARRI: SU MOTELEAN EGOSITAKO PROIEKTUA, JADA URREZ AMESTEN DUENA Lauko Ermuko Errotabarrik Emakumezkoen Zilarrezko Ohorezko Mailan sinatu duen denboraldia ez da kasualitate edo bolada on baten emaitza. Gure kirolaren irakaskuntzan pazientzia, konpromiso eta kalitate handiko urteetako lanaren emaitza da. Ermuko taldeak liga bigarren postuan itxi du, Urrezko Ligarako igoera faserako txartela ziurtatuz, kluba estatuko eskubaloiaren mapan jartzen duen balentria... ahaztu gabe nondik datorren eta nola lortu duen.   Klub-filosofia bat: zaindu hazteko Errotabarrik gutxik bezala irudikatzen du oinarritik eraikitzearen balioa. Bere proiektua ez da fitxaketa azkarrak edo apustu puntualak egitea: pertsonengan, prozesuetan eta identitatean sinesten duen kluba da. Jokalari gehienak beheko mailetatik igaro dira. Han, mimoz, dedikazioz eta jokoz, gaur egun senior taldea gorenera bultzatzen duen pertenentzia-sentimendua ernetzen hasi da.   Klubak xehetasun guztiak zaintzen ditu: entrena...

Indarkeria sexualaren prebentzioa kirol federatuan: nola jokatu jakinarazpen baten aurrean

Kirol arloan, federazioek ez dute soilik kirolariak prestatzeko eta laguntzeko ardura; ingurune seguru eta indarkeriarik gabeko bat bermatzea ere funtsezkoa da. Erronka nagusietako bat da indarkeria sexualaren prebentzioa eta, kasuren bat jakinarazten denean, jakitea nola jokatu modu egokian. Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) argi eta garbi zehaztu ditu “lehen sorospen” gisa balio duten jarraibide batzuk: Entzun eta lagundu lasaitasunez. Funtsezkoa da babes- eta laguntza-gune bat eskaintzea, epairik edo etenik gabe. Ez egin galdeketarik. Jakinarazten duen pertsonak ulertua sentitu behar du, ez epaitua. Baliozkotu bere kontakizuna. Jaso bere ideiak, errepikatu esaten ari dena eta lagundu keinu lasaigarriekin. Saihestu esaldiak, hala nola: “ez da ezer gertatzen” edo “xehetasun guztiak kontatu behar dituzu”. Eman informazio argia. Aukerak eta eskuragarri dauden baliabideak modu zehatz eta ulergarrian azaldu. Normalizatu emozioak. Pertsona bakoitzak modu ezberdinean erreakziona dez...