Hondarribia, infantil mailako eskubaloiaren hitzordu garrantzitsu baten epizentro Datorren apirilaren 5ean , Hondarribiko Hondartza Kiroldegiak infantil mailako eskubaloiaren hitzordu berezietako bat hartuko du: Hondarribia Kirol Taldearen XXIII. Txapelketa . Bertan, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Txingudiko mutilen eta nesken selekzioek parte hartuko dute, goizetik arratsaldera luzatuko den jardunaldi trinko eta erakargarri batean. Txapelketak berriz ere agerian uzten du oinarrizko eskubaloiak duen indarra, lurralde arteko harremanak sendotzeko, lehiaketa osasuntsua sustatzeko eta etorkizuneko jokalariak kalitatezko testuinguru batean hazten laguntzeko duen balioa. Goizean jokatuko dira kanporaketak, eta arratsaldean hirugarren posturako neurketak eta finalak izango dira; sari banaketa, berriz, jardunaldiaren amaieran egingo da. Euskal Eskubaloi Federaziotik bereziki azpimarratu nahi dugu Hondarribia Kirol Taldeak urte luzez egindako lan...
Federación Vasca de Balonmano